Profesional honek telekomunikazio-tresneria eta -sistemak, sistema mikroprozesatuak, banda zabaleko sareak, telematika, irrati-komunikazioak eta audio- eta bideo-tresneria industriala eta profesionala mantentzera eta konpontzera zuzentzen diren zerbitzu-sektoreko enpresa pribatuetan zein publikoetan egiten du lan, norberaren kontura edo besteren kontura.
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
- Zirkuitu elektroniko analogikoak. (231 o.)
- Tresneria mikroprogramagarria. (264 o.)
- Irrati-komunikazioko tresneriaren mantentze-lanak. (120 o.)
- Ahots- eta datu-tresneriaren mantentze-lanak. (198 o.)
- Elektronika industrialeko tresneriaren mantentze-lanak. (198 o.)
- Audio-tresneriaren mantentze-lanak. (60 o.)
- Bideo-tresneriaren mantentze-lanak. (60 o.)
- Tresneria elektronikoa muntatzeko eta mantentzeko teknikak eta prozesuak. (200 o.)
- Mantentze-lan elektronikoen azpiegiturak eta garapena. (60 o.)
- Mantentze-lan elektronikoen proiektua. (50 o.)
- Ingeles teknikoa. (40 o.)
- Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
- Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
- Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
- Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
- Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
- Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
- Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
- Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
- Unibertsitate-titulua izatea.
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
- Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
- Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
- Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Zirkuitu elektronikoak konfiguratzea, blokeko egitura ezagututa.
- Zirkuitu elektroniko analogikoen eta digitalen parametroak kalkulatzea, sarrera/irteerako etapen balioak identifikatuta, baita seinalearen egokitzapenekoak eta tratamendukoak ere.
- Zirkuitu analogiko mikroprogramagarrien eta elektronika digitaleko zirkuitu mikroprogramagarrien funtzionamendua egiaztatzea, neurtzeko tresneria eta analisi eta konfigurazioko software-sistemak erabilita.
- Mantentze-aurrekontua lantzea, alderdi teknikoak eta ekonomikoak erkatuta, irtenbiderik onena eskaintzeko.
- Mantentze zuzentzailerako esku-hartzeak zerbitzu-mailaren arabera antolatzea eta kudeatzea, giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatuta.
- Materialen eta tresneriaren hornidura eta biltegiratzea kudeatzea, logistika zehaztuta eta izakinak kontrolatuta.
- Mantentze-lanak egitea, tresneriaren eta sistemen dokumentazio teknikoa eta baldintzak kontuan izanik.
- Tresnerian eta sistemetan disfuntzioak edo matxurak diagnostikatzea, hautemandako sintomak, erabiltzaileak emandako informazioa, informazio teknikoa eta instalazioaren historiala abiapuntu izanik.
- Mantentze prebentibo, zuzentzaile eta prediktiboko prozesuak gainbegiratzea eta/edo gauzatzea, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.
- Tresneria eta sistema elektronikoak zerbitzuan jartzea, eta, horretarako, haren funtzionamendua onarpen-parametro teknikoen barruan dagoela ziurtatzea eta kalitate- eta segurtasun-baldintzak ziurtatzea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Lanak:
- Irrati- eta telebista-sistemetako tresneria eta ikus-entzunezko produkzio-sistemetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
- Irrati- eta telebista-sistemak eta ikus-entzunezko eta irrati-difusioko produkzio-sistemak konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
- Irrati-difusioko sistemetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
- Sistema domotikoetako, sistema immotikoetako eta segurtasun elektronikoko sistemetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
- Sistema domotikoak, sistema immotikoak eta segurtasun elektronikoko sistemak konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
- Sare lokaletako eta sistema telematikoetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
- Sare lokaletako eta sistema telematikoetako tresneria konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
- Irrati-lotuneetako sistemak gainbegiratzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
- Audio- eta bideo-tresneria profesionala eta industria-tresneria konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.