FADURA LHII LHIIk 1980-81 ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea, Getxon. Hasierako premia gisa sortu zen Uribe-Kosta eskualdean Lanbide Heziketako ikasketak sustatzeko, ikasketa horien nolabaiteko eskaintza-gabezia antzeman baitzen.
85-86 ikasturtean GEEaren lehen zikloa sartu zen. (Irakaskuntza Ertainen Erreforma), Lanbide Heziketako 1. eta 2. mailak (LH1) ordezten dituena. Ondoren, 87-88 ikasturtean, Teknologiako Batxilergoko lehen maila jarri zen abian (HEOko 2. zikloa).
1987an, halaber, Lanerako Prestakuntza sartu zen, eta urte batzuk geroago, zentroak Lan Sailaren Tutoretzapeko Zentro kalifikazioa lortu zuen.
96-97 ikasturtetik aurrera, LOGSE ezartzeko egutegiari jarraituz eta eskola-maparen arabera, irakaskuntza arautu hauek sartzen dira:
- DBH A eta D ereduetan (Zubileta I.P.ko erreferentzia-zentroa)
- Batxilergoak Natur eta Osasun Zientzietan eta Teknologikoan, A eta D ereduetan.
- Garraioa eta Ibilgailuen Mantentzea, Elektrizitatea eta Elektronika, Fabrikazio Mekanikoa eta Osasuna lanbide-arloetako erdi-mailako heziketa-zikloak.
- Elektrizitatea eta Elektronika, Fabrikazio Mekanikoa eta Osasuna arloetako goi-mailako heziketa-zikloak.
08-09 ikasturtean, LOE ezartzearekin batera, Natur eta Osasun Zientzien Batxilergoa eta Batxilergo Teknologikoa desagertu ziren 1. mailan, Zientzia eta Teknologiako Batxilergoa ezarri baitzen.
Ikasturte honetan bertan, Gizarte, Kultura eta Komunitate Zerbitzuak familiako Haur Hezkuntzako goi-mailako prestakuntza-zikloa ematen hasiko da.
11-12 ikasturtean 3 heziketa-ziklo berri ezarri ziren, bat Osasuna familiakoa, CFGM Emergencias Sanitarias izenekoa eta bi Actividades físicas y deportivas familiakoa, CFGM Conducción de actividades físico-deportivas en el medio natural eta CFGS Animación de actividades físicas y deportivas. Ikasturte honetan bertan, Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa emateko baimena eman ziguten.
11-12 ikasturtean, institutuak banakatze-integrazio prozesu bat izan zuen, DBH eta Batxilergoko irakaskuntzak banakatu ziren eta Caro Baroja BHIn sartu ziren. Beraz, 12-13 ikasturtetik aurrera Lanbide Heziketako irakaskuntzak soilik eskaintzen dira.
Azkenik, 15-16 ikasturtean, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu izendatu zuten, eskaintza osoarekin, eskaintza partzialarekin, urrutiko eskaintzarekin, gaitasunak aitortzeko tresnarekin, Enplegurako Prestakuntzarekin, Etengabeko Prestakuntzako Ikastaroekin (jardunean daudenei zuzendutakoak) eta Lanerako Prestakuntzako ikastaroekin (langabeei zuzendutakoak) hainbat espezialitatetan.