Ikasketaren iraupena 1400h Lanbide arloak Osasungintza
Eredua A - D Txanda Eguneko

Larrialdi indibidual edo kolektibo baten nahiz katastrofe baten aurrean, pazientea osasun-zentrora lekualdatzea, ospitaleaurreko ingurunean oinarrizko osasun-laguntza eta laguntza psikologikoa ematea, osasun-arloko teleoperazio- eta telelaguntza-jarduerak gauzatzea, eta larrialdi-planak, aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak eta osasun-logistika antolatu eta garatzen laguntzea.

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:

  • Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak. (99 o.)
  • Osasun-logistika larrialdietan. (147 o.)
  • Osasun-zuzkidura. (132 o.)
  • Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan. (231 o.)
  • Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan. (252 o.)
  • Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea. (231 o.)
  • Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan. (99 o.)
  • Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak. (63 o.)
  • Telelarrialdiak. (66 o.)
  • Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia. (99 o.)
  • Ingeles teknikoa. (33 o.)
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
  • Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
  • Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
  • Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
  • Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
  • Unibertsitate-titulua izatea.
  • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
  • Teknikari laguntzaile titulua izatea.
  • Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
  • Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
  • Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
  • Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
  • Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
  • Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
  • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
  • Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
  • Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
  • Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
  • Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
  • Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
  • Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

Profesional hau gai izango da:

  • Pazientea edo biktima ebakuatzeko, mobilizazio- eta immobilizazio-teknikak erabilita, eta, horretarako, gidatzeko era haren baldintzetara egokitzeko eta erreferentziazko osasun-zentrora segurtasunez lekualdatzeko.
  • Bestelako larrialdi-egoeretan, estutasuneko eta hasierako oinarrizko arretako egoeretan oinarrizko bizi-euskarriko teknikak (aireztapenekoak eta zirkulaziokoak) aplikatzeko.
  • Biktimak orotariko larrialdietan eta katastrofeetan sailkatzen laguntzeko.
  • Krisialdiko eta osasun-larrialdiko egoeretan, pazienteari, familiakoei eta eragindakoei oinarrizko laguntza psikologikoa emateko.
  • Teleoperazioa eta telelaguntza kudeatzen dituzten zentroetan jasotako osasun-laguntzaren eskaerari erantzuteko.
  • Pertsonal medikoari eta erizaintzakoari laguntzeko, osasun-larrialdiko egoeran dagoen pazienteari bizi-euskarri aurreratua ematen.
  • Osasun-ibilgailuaren tresneria medikoen eta baliabide osagarrien oinarrizko funtzionamendua egiaztatzeko.
  • Osasun-materialaren izakinak kontrolatzeko eta birjartzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Lanak:

  • Osasun-sektorean egingo du lan, pazienteak edo biktimak lekualdatzen, eta hasierako osasun-laguntza eta laguntza psikologikoa ematen. Gainera, babes zibilaren esparruan, larrialdi kolektiboetan edo katastrofeetan osasun-logistika prestatu eta garatzen lagunduko du, eta larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak prestatzen parte hartuko du.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
  • Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
To top
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.