Zer ikasiko dut?
Automozioaren sektoreko mekanikaren, hidraulikaren, pneumatikaren eta elektrizitatearen arloetan, mantentzeko, osagarriak muntatzeko eta transformazioetako eragiketak egitea, ezarritako prozeduretara eta denboretara egokituta, eta kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak beteta.
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
- Motorrak. (198 o.)
- Motorraren sistema osagarriak. (273 o.)
- Fluidoen zirkuituak. Esekidura eta direkzioa. (189 o.)
- Transmisio- eta balazta-sistemak. (198 o.)
- Karga- eta abio-sistemak. (198 o.)
- Ibilgailuen zirkuitu elektriko osagarriak. (165 o.)
- Segurtasun- eta erosotasun-sistemak. (132 o.)
- Oinarrizko mekanizazioa. (66 o.)
- Ingeles teknikoa. (33 o.)
- Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
- Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
- Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
- Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
- Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
- Unibertsitate-titulua izatea.
- Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
- Teknikari laguntzaile titulua izatea.
- Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
- Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
- Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
- Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
- Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
- Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
- Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
- Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
- Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
- Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
- Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
- Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
- Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Lanbide eta lanpostu adierazgarrienak dira:
- Ibilgailuen elektronizista.
- Automozioko mantentze- eta konponketa-lanetako argiketari elektronikoa.
- Automobilen mekanikaria.
- Automobilen argiketaria.
- Automobilen elektromekanikaria.
- Automobilen eta motozikleten motorren eta horien sistema osagarrien mekanikaria.
- Sistema pneumatikoen eta hidraulikoen konpontzailea.
- Transmisio- eta balazta-sistemen konpontzailea.
- Direkzio- eta esekidura-sistemen konpontzailea.
- Ibilgailuen azterketa teknikoko operarioa.
- Ibilgailuetako osagarrien instalatzailea.
- Ordezko piezak fabrikatzen dituzten enpresetako langilea.
- Motozikleten elektromekanikaria.
- Ordezko piezen eta diagnosi-tresneriaren saltzailea/banatzailea.
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
Ibilgailuak eraiki eta mantentzeko sektorea, zehazki automobilen, motozikleten eta ibilgailu astunen azpisektoreak.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.