Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Ibilgailuen konponketa-lanak egitea, osagarriak muntatzea eta transformazioak egitea, karrozeriaren, xasisaren, kabinaren eta tresneriaren edo tresnen esparruetan.
Prestakuntza-plana:
- Elementu mugigarriak (231 o.)
- Elementu metalikoak eta sintetikoak. (231 o.)
- Elementu finkoak. (231 o.)
- Gainazalen prestaketa. (231 o.)
- Ibilgailuen egitura-elementuak. (198 o.)
- Gainazalak txukuntzea. (231 o.)
- Oinarrizko mekanizazioa. (66 o.)
- Ingeles teknikoa. (33 o.)
- Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
- Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
- Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
- Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
- Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
- Unibertsitate-titulua izatea.
- Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
- Teknikari laguntzaile titulua izatea.
- Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
- Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
- Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
- Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
- Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
- Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
- Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
- Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
- Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
- Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
- Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
- Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
- Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Profesional hau gai izango da:
- Karrozeriako elementu metalikoak eta sintetikoak konpontzeko.
- Ibilgailuaren gainazalak prestatu, babestu eta txukuntzeko.
- Makinetan eta tresnerian lehen mailako mantentze-lanak egiteko.
- Ibilgailuen egituretan deformazioak aurkitzeko eta diagnostikatzeko.
- Konponketa-prozesuak zehazteko, eskuliburuetan eta katalogoetan jasotako informazio teknikoa interpretatuta.
- Ibilgailuaren karrozeriako elementuak ordezkatu eta doitzea, lotura finkoen edo desmuntagarrien bidez.
- Karrozeriako egitura-elementu finkoen deformazioak konpontzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Lanak:
- Ibilgailuen konponketako eta eraikuntzako industrien karrozeria-arloan, txapa-lanak eta karrozerien transformazioak egiten dituzten beste produkzio-sektore batzuetan, ibilgailu astunen arloan, eta zuntz-elementuen, konposatuen eta pinturaren elementuak eraiki eta konpontzeko arloan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.