Titulu honen gaitasun orokorra da txirbil-harroketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko mekanizazio-prozesuak gauzatzea, makina-erremintak prestatu, programatu eta maneiatuta, lortutako roduktua egiaztatuta, eta kalitate, segurtasun eta ingurumen-babeseko zehaztapenak beteta.
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
- Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak. (105 o.)
- Instalazio domotikoak. (126 o.)
- Elektronika aplikatua. (231 o.)
- Mikroinformatika-tresneria. (165 o.)
- Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak. (165 o.)
- Oinarrizko instalazio elektrikoak. (264 o.)
- Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak. (105 o.)
- Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa. (126 o.)
- Irrati-komunikazioen instalazioak. (132 o.)
- Ingeles teknikoa. (33 o.)
- Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
- Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
- Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
- Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
- Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
- Unibertsitate-titulua izatea.
- Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
- Teknikari laguntzaile titulua izatea.
- Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
- Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
- Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
- Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
- Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
- Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
- Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
- Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
- Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
- Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
- Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
- Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
- Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Instalazioak eta tresneria muntatzeko edo mantentzeko lanei ekiteko baliabideak eta bitartekoak biltzea.
- Instalazioa dokumentazio teknikoaren arabera zuinkatzea, bere eskumeneko arazoak konponduz eta beste kontingentzia batzuen berri emanez, muntatze-lanen bideragarritasuna ziurtatzeko.
- Informatika-tresneria eta periferikoak muntatzea edo handitzea, eta horien funtzionamendua ziurtatzea eta egiaztatzea, betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan.
- Oinarrizko softwarea, sistema eragileak eta aplikazioak instalatzea eta konfiguratzea, eta horien funtzionamendua ziurtatzea eta egiaztatzea, betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan.
- Azpiegituren eta instalazioen osagaiak (kanalizazioak, kableatua, armairuak, euskarriak, besteak beste) muntatzeko teknikak erabilita muntatzea, betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan eta ingurumena errespetatuta.
- Tresneria (kamerak, seinale-prozesadoreak, telefonoguneak, besteak beste) programazio-tresnak erabilita eta funtzionamendua ziurtatuta instalatzea, betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan.
- Instalazioak eta tresneria mantentzea eta konpontzea, horien elementuak egiaztatzeko, doitzeko edo ordezteko eragiketak eginez eta tresneria birprogramatuz eta funtzionamendua lehengoratuz, betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan eta ingurumena errespetatuta.
- Instalazioaren edo tresneriaren funtzionamendua egiaztatzea, proba funtzionalak eta egiaztatzekoak eginez, hura zerbitzuan jartzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
- Profesional honek mikroenpresetan eta enpresa txikietan eta ertainetan egingo du lan, batez ere pribatuetan, telekomunikazio-azpiegiturak, telebista-zirkuitu itxiko instalazioak eta segurtasun elektronikokoak, telefonoguneak eta ahots- eta datu-sareen azpiegiturak, megafonia- eta sonorizazio-instalazioak, irrati-komunikazioen instalazioak, sistema domotikoak eta informatika-tresneria muntatzeko eta mantentzeko arloetan, bere kontura zein besteren kontura.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.