Tresneria-ondasunen mekanizazio bidezko fabrikazioa eta muntaia planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuaren kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako sistemak gainbegiratzea.
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
- Interpretazio grafikoa. (132 o.)
- Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa. (231 o.)
- Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa. (240 o.)
- Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) (40 o.)
- Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa. (100 o.)
- Produkzioaren programazioa. (120 o.)
- Fabrikazio-prozesuen gauzatzea. (198 o.)
- Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa. (165 o.)
- Produktuen egiaztapena. (165 o.)
- Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua. (50 o.)
- Ingeles teknikoa. (40 o.)
- Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
- Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
- Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
- Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
- Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
- Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
- Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
- Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
- Unibertsitate-titulua izatea.
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
- Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
- Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
- Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Profesional hau gai izango da:
- Tresneria-ondasunak muntatzeko prozedurak prestatzeko.
- Mekanizazio-prozesuak zehazteko.
- Mekanizaziorako zenbakizko kontroleko makinen, roboten eta manipulagailuen programazioa eta doikuntza gainbegiratzeko.
- Produkzioa programatzeko, kudeaketa informatizatuko teknikak eta tresnak erabilita.
- Beharrezko hornikuntza zehazteko.
- Fabrikazio-prozesuak ezarritako prozeduretara egokitzen direla ziurtatzeko.
- Nire arloko baliabideen mantentze-lana kudeatzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
- Profesional honek metalak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta tresneria mekanikoak, material eta tresneria elektriko, elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreari dagokion garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.