Profesional honek arlo hauetan gauzatzen du bere jarduera: gizarte-animazioa, gorputz- eta kirol-irakaskuntza testuinguru eta adin desberdinetan, animazio turistikoa eta haur eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak; eta jardueren planifikazioaz, antolakuntzaz eta ebaluazioaz arduratzen da.
Halaber, era guztietako erabiltzaileentzako eta turismo aktiboko enpresentzako lehiaketa ez-ofizialen eta gorputz- eta kirol-ekitaldi txikien antolakuntzaz arduratu daiteke.
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
- Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak. (140 o.)
- Talde-dinamizazioa. (99 o.)
- Egoera fisikioa baloratzea eta istripuetan esku-hartzea. (198 o.)
- Gizarte- eta kirol-animazioa planifikatzea. (40 o.)
- Animazio-turistikoko jolasak eta jolas-jarduera fisikoak. (99 o.)
- Banakako kirol-jarduera fisikoak. (231 o.)
- Taldeko kirol-jarduera fisikoak. (165 o.)
- Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak. (160 o.)
- Gizarte-inklusiorako kirol-jarduera fisikoak. (160 o.)
- Kirol-jarduera fisikoak irakateko metodologia. (99 o.)
- Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko proiektua. (50 o.)
- Ingeles teknikoa. (40 o.)
- Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
- Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
- Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
- Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
- Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
- Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
- Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
- Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
- Unibertsitate-titulua izatea.
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
- Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
- Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
- Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
- Gorputz- eta kirol-ekintzen eta jolas-jardueren animatzailea.
- Instalazio turistikoetako gau-jaien, ikuskizunen eta jolas-jardueren animatzailea.
- Enpresa turistikoen edo erakunde publiko eta pribatuen kirol-instalazioetako gorputz- eta kirol-jardueren koordinatzailea.
- Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko koordinatzailea.
- Kanpalekuen, gazte-aterpeen, kolonia-etxeen, abeletxe-eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura-eskolen koordinatzailea.
- Curriculumetik kanpoko jardueren koordinatzailea eskola-eremuan.
- Kanpamendu, gazte-aterpetxe, kolonia-etxe, baserri-eskola, gaztetxe-gela, natura-eskoletako zuzendaria.
- Animazio turistikoko sailaren burua.
- Kirol-lehiaketa ez ofizialetako kronometratzailea, epailea eta arbitroa.
- Ur instalazioetan soroslea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.