CIFP FADURA LHII ikastetxe elebiduna izatea nahi dugu, eremu guztietan, eta, horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza-proiektu bat izatea.
Euskararen presentzia eta erabilera hiru eremu nagusitan sustatuko ditugu:
- Erakunde-eremuan (ikastetxearen antolaketa, normalizazioa sustatzeko erabakiak, ikastetxearen harremanetarako hizkuntza-irizpideak eta eskolen eta eragileen arteko lankidetza)
- Eskolako kideen (ikasleak, irakasleak, administrazioko eta zerbitzuetako langileak) prestakuntza eta hizkuntza-erabilera
- Eskolaz kanpoko jarduerak (eskola bultzatzailea eta elkarte eta erakunde bultzatzaileak).
Esparru guztiak garrantzitsuak badira ere, proiektu honetan honako hauek lehenetsiko ditugu:
- Hizkuntza-politika egokia egitea eta adostea
- Irakasleen moduluetan euskarazko prestakuntza areagotzea
- Lantokiko prestakuntzan euskararen presentzia areagotzea
- Ikasleek euskararen erabilera sustatzea